Liburuaren Kritika

Liburuaren kritika (Gizajo baten egunkaria, Rodrick-en legea)


JATORRIZKO IZENBURUA: Diary of a Wimpy Kid: Rodreck rules
IZENBURUA: Gizajo baten egunkaria Rodrick-en legea
AUTOREA: Jeff Kinney
ITZULTZAILEA: Miren Arratibel
ARGITALETXEA:  Alberdania
ARGITARAPEN URTEAK:
   1.Argitaraldia: 2011ko apirilean
   2.Argitaraldia: 2012ko ekainean

Greg-ek, liburuko protagonistak,  oso uda luzea igaroko du etxean oporretan inora joan gabe. Ezingo da etxetik irten, kalera joango bazen, zerbait txarra gertatuko dakiokeela uste du, ondorioz, nahiago du etxera bere lagun mina ekartzea, Rowley-ei gonbidatu eta telebistaren aurrean jarriko dira bideo jokoetan jolasten egun guztia.

Greg-en ama oso nazkatuta egongo da Greg etxean ikusteaz eta kalera edo igerilekura joateko edo zerbait egiteko esango dio egunero. Egun batean igerilekura joango da eta neska batez maiteminduko da. Hortik aurrera, egunero joango da igerilekura, gustatzen zaion neska beti han dagoelako. Bere amak zerbait susmatuko du orain beti igerilekuan dagoelako? Bere anaia bere atzetik dabil egun guztia zer gertatzen den jakiteko?  Zer gertatuko da? Zer egingo du neska horrekin irteteko? Animatu eta irakurri oso interesgarria baita.

Nire ustez oso erreza izan da irakurtzerako orduan, oso erraz ulertzen delako eta nahiko arin irakurtzen delako, oso hitz errazak eta sinpleak ditu ulertzeko. Gainera, marrazkiak eta komikietako binetak bezala dituenez, oso arin irakurtzen baita. Asko gustatu zait eta bigarren atala irakurriko dut.

Iruzkinak