NUR ETA HAIZE-ARROSA
IZENBURUA:Nur eta haize-arrosa
EGILEA:Toti Martínez de Lezea
MARRAZKILARIA:Juan Luis Landa
ARGITALETXEA:erein
Nur du izena gure liburuko protagonistak. Nur Larrabetzuko neskatila bat da, baina bost urte daramatza Txinan bizitzen.Liburu honetan, bere urtebetetze eguna ospatzera Larrabetzura etorriko dira bera eta gurasoak, aitona eta amonarekin astea pasatzera.
Nurrek espero ez duen opari bat izango du, aitonak etxetxo bat egingo dio beraien
“oihanean”(lorategia da, baina beraiek oihana deitzen diote oso handia delako), haren ondoan, lau puntu kardinalak adierazten dituen biribil handi bat dago lurrean markatuta, “haize arrosa” bat.Aurkikuntza horrek eta beren imajinazio mugagabeak urrutiko lurretan, Ipar-buruan abentura bat bizitzera eramango ditu Nur eta bere lagunak. Ipar-buruan, Gunnar izeneko sami bat ezagutuko du, eta lagun handiak egingo dira.
Niri liburu hau ez zait asko gustatu, hau lehena izan da, baina badakit beste bat ez dudala erosiko.Idazlea oso ona da eta agian beste liburu batzuk Nur baino hobeak dira, baina nik behintzat argi daukat Nur bilduma ez zaidala gustatzen.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina