KRITIKA
Ziara Garaizabal
2015-11-11
Izenburua: Paularen seigarren atzamarra
Egilea: Katixa Agirre
Argitaletxea: Elkar
Badago bai neska bat ez dena gu bezalakoa, hau da, ez da normalena horrelako neska bat ikustea kaletik, sei atzamar dituelako ezkerreko eskuan. Guk bost atzamar ditugu eta bost zentzu, baina Paulak ez, Paulak sei atzamar eta sei zentzu ere, baina zentzuez gain ahalmen magikoak ere baditu. Bai ondo irakurri duzue, ahalmen magikoak ditu. Ahalmen magiko hori besteek zer pentsatzen duten jakiteko da. Berak anaia nagusi bat dauka berekin denbora asko pasatzen duena, batzuetan bere ohean eseriz ipuinak konta eta konta egiten dizkio, egunero ipuin bat, ipuinak asko gustatzen zaizkio eta bere anaiak kontatutakoak gehiago. Baina pertsona batekin, Paularen ahalmen magikoak ez dabiltza. Nor izango ote da?
Niri liburua asko gustatu zait, gehienbat niri Paula bera gustatzen zaidalako eta berari nahiz eta burla egin… oso gustura egoten da, berak badakielako pertsona horrek zer pentsatzen duen; inbidia, amorrua berak sei atzamar dituelako.... Liburua oso polita izan da, eta niri liburutik gehien gustatu zaidana amaiera izan da, baina lehenik eta behin liburua irakurri behar duzu amaiera ondo jakiteko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina