HOMEOTERMIA





Animalia gehienen gorputz-tenperatura kanpoko tenperaturarekin aldatzen da. Askotan, tenperatura bera dute animaliek eta haien inguruak.
Horrek sekulako eragina izan dezake animalien funtzionamenduan, tenperaturaren menpe egon baitaiteke animalia horien jarduera.
Hala ere, tenperaturaren eraginarekiko menpekotasun hori leundu egin dezakete animalia batzuek
Ornodunen bi klasek, hegaztiek eta ugaztunek, berriz, beste bide bat hartu dute ingurunearen tenperatura-aldagarritasunaren ondorioei aurre egiteko: gorputzetik utzi dute aldagarritasuna; hau da, beren gorputzen tenperatura konstante mantentzen dute

Irudia: Homeotermoek, beren gorputzen tenperatura konstante mantentzen dute.

Informazio iturria:  www.zientziakaiera.eus/11/24/homeotermia

Iruzkinak