GURE GORPUTZA MINBIZIAREN KONTRAKO BOTERETSUS
Minbiziaren aurka egiteko estrategiak nabarmen aldatu dira azken bi hamarkadetan; minbizi-zelulen kontra inespezifikoki jarduten duten agente kimiko edota erradioaktiboak ohikoenak izanik ere, zelula-mekanismo zehatzak itu dituzten tratamendu sofistikatuak erabiltzeko bideak urratzen ari dira ikertzaile eta medikuak. Immunoterapia da, gaur egun, minbiziari eraso egiteko estrategiarik itxaropentsuena, zeinak norbanakoaren immunitate-sistema indartuz tumoreak suntsitzea duen helburu. Biziaren oinarrizko piezak dira zelulak; zenbat eta hobeto ezagutu zelulen egitura, funtzionamendua eta elkarrekin edota euren ingurunearekin dituzten elkarrekintzak, orduan eta gehiago ikusten ditugu perfekziotik hurbil dauden makinerien gisara.
Ez nekien hori, orain ikasi dut. Interesgarria iruditu zait!
ErantzunEzabatu