Apple erraldoi teknologikoak iPhone SE berria aurkeztu zuen atzo, iPhone 6 belaunaldiko telefono txikiena, baina potentzia handikoa eta merkeagoa.
“Lau hazbeteko munduko telefono ahaltsuena da”, adierazi zuen Greg Joswiak Appleko presidenteordeak Cupertinoko (AEB) egoitzan, Kalifornian.
Dispositiboak 2014an merkaturatutako iPhone 6 telefonoen funtzionalitate berdinak dituela goraipatu zuen Joswiakek. A9 prozesadorea eta 12 megapixeleko kamera bat du telefono berriak, baina merkeagoa da. 353,9 euroko kostua du modelo arruntenak.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina