Paleolitoko zaldi baten eta ahuntz baten irudiak topatu dituzte Zestoako Astuigaña haitzuloan
Antxieta Jakintza Taldeak aurkitu zituen artelanak, haitzuloaren pasabide estu batean, antza. Marra batzuk ere aurkitu dituzte, baina oraingoz ezin izan dute jakin zer irudikatzen duten. Denak grabaturiko marrazkiak dira, horman zuzenean harri batez grabaturikoak.
EHUko Historiaurrearen Ikerketarako Taldeak aztertu ditu artelanok, eta duela 13.000-12.000 urtekoak direla adierazi dute. Alegia, Madeleine aldikoak, Goi Paleolitoko hirugarren eta azken kulturakoak.
Madeleine aldia arte-sorkuntzan oso emankorra izan zen. Garai hartakoak dira Ekain, Altxerri eta Aitzbitarte V-ko irudiak ere, eta denek errealitatea modu naturalistan irudikatzeko ahalmena adierazten dute.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina