Izenburua: Balantx
Egilea: Antton Kazabon
Argitaletxea: Elkarlanean
Protagonista Joxe Mari deitzen da, baina Balantx deitzen diote eta 25 urte ditu. Denek uste dute askoz zaharragoa dela. Bera beti mozkorrarekin dabilen gizona da, ez du etxe dezenterik, familiarik ezta lagunik ere. Berak ardoa besterik ez du nahi. Herriko gazteek harriak botatzen dizkiote eta burla egiten diote.
Baina egun batean Odei izeneko mutila hurbilduko zaio eta berekin hizketan hasiko da. Joxe Marik pikutara bidaliko du, zeren eta ordu arte harriak botatzen eta burlaka ibilitakoa da, beraz Joxe Marik modu txarrez bultza egingo dio bere albotik aldendu nahian. Odeik, lagundu nahi dio eta azkenerako Joxe Marik bere laguntza onartuko du.
Joxe Marik bere bizitza tristea kontatuko dio, bera oso gazte zela umezurtz geratu baitzen, beraz, bere osabekin bizitzera joan behar izan zuen. Honek hamar urterekin kriadu bidali zuen, baina berak lau urte egin ostean, bere osabaren tailerrean lanean hasi eta asko ikasi zuen.
Osabaren tailerrean lanean zegoen, baina urteak joan, urteak etorri bere lehengusua nagusitu zen; honek inbidia handia zion, zeren eta bere aitak berari baino kasu gehiago egiten zion. Egun batean, Joxe Marik hamazortzi urte bete zituen egunean, tailerrean lapurreta bat izan zen, kutxako diru guztia ostu zuten, eta lehengusuak errua Joxe Mariri bota zion, beraz, osabak tailerretik bota zuen.
Ordutik aurrera hasiko dira Joxe Mariren gora-beherak, bere bakardadea, mozkorraldiak, eta abar. Bene-benetako arrazoia jakitea nahi baduzu, animo eta irakurri!!!
Niri ipuin hau asko gustatu zait, zeren eta oso leun hasten da, baina gero badu bere intriga eta barne indar hori. Ipuin oso polit eta atsegina da, nik irakurtzea gomendatzen dizuet eta are gehiago gauetan irakurtzea gustatzen bazaizue.
Ander Arrasate Iriondo
DBH 2
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina