Lurretik 40 argi-urtera, eta izar nano eta ultrahotz baten inguruan, hiru exoplaneta berri aurkitu dituzte. Tamainan eta tenperaturan, gure planetaren antzekoak. Lurretik kanpo bizia bilatzen dutenentzat, Eguzki Sistematik kanpo inoiz aurkitu diren planetarik interesgarrienak lirateke.Izar ultrahotzak, alegia 2700 kelvin baino tenperatura efektibo baxuagoa dutenak, oso ohikoak dira Esne Bidean.
Chilen kokatuta dagoen TRAPPIST teleskopioaz ikusi dituzte planetok.
Izar ahul eta gorri baten arrastoa jarraitzen ari zirela, tarteka, eta modu erregular batean, izarraren seinaleak behera egiten zuela ikusi zuten.
Iturria: http://zientzia.eus/artikuluak/hiru-planeta-bizigarri-aurkitu-dituzte-gugandik-ge/
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina