IJITOEN ALTXORRA
Izenburua: Ijitoen Altxorra
Egilea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Liburu honetako protagonista neska
bat da, bera ijitoa da. Neska horren
arbasoek altxor bat utzi zuten, eta bera
oso azkarra denez, altxorra aurkitzen
ahaleginduko da. Bere benetako lagunak
eta berak biek elkarrekin lortuko dute
altxor hori aurkitzea.
Gure protagonista Teresa izeneko neska bat da, aldaketa handiak bizitzen ari da bere familian, izan ere amona hil egin da eta triste samar dago. Gainera amonaren heriotzari buruz etxean ez dute asko hitz egiten. Bestetik, ikastetxez aldatu da, eta Teresari ez zaio ikastetxe hau bestea beste gustatzen. Asko kostatu zaio bertan ijitoa dela esatea.
Horrez gain, gelako mutil batez maitemindu da, mutil horrek ordea ez dio kasurik egiten. Baina Teresak bere ikastetxe berrian lagun berri bat egin du Tomas deiturikoa, eta oso jatorra iruditzen zaio.
Ikastetxeko eta maitasunaren gaiez gain, badu beste buruko min bat: George Borrow izeneko bere arbasoen berri izan du, gertakari berezien zurrunbiloan dago eta, bere jakintzaz jabetzeaz gain, ikusiko dugu benetan nor maite duen . Nor izango ote da Teresa maite duen pertsona? Zer gertatuko da Teresa eta Tomasekin?Zer gertatuko da altxorrarekin? Zer egongo ote da?
Niri liburu hau asko gustatu zait, oso interesgarria iruditu zaidalako. Hasieran liburua irakurtzean, ez dut oso ondo ulertu baina liburua irakurtzen jarraitu dudanean, interesgarriagoa iruditu zait.
Ijitoen munduan murgiltzen den istorioa denez, asko gustatu zait. Gainera intriga askoko liburua da, abenturazko zatiak ditu eta misteriozko gertaerak ere baditu. Zuri ere horrelakoak gustatuz gero, badakizu zer egin animatu eta irakurri!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina