Argiletxea: GERO-Euskal Liburuak
Itzulpena: Nuria Sebrango Elordi
Vanesa futbolaria da eta bere ametsa, gizonezko selekzio nazionalean jokatzea da. Berari ez zaio gustatzen futbolean neskekin jokatzea, mutilekin baizik. Bere familia, beste toki batera joan ondoren, bere beste amets bat lortuko du: Mutilen talde batean jokatzea! Futbolari Basatienean! Oso pozik dago, baina… taldeko mutilak ez daude ados neska bat beraien taldean egoteaz. Esango dute, neska bat denez mutilekin ezin duela talde berean jokatu, baina Vanessari berdin dio besteek berari buruz pentsatzen dutena.
Nahiz eta, askotan baloia ez pasatu, partidu oso garrantzitsua jokatuko dute Futbolari Basatiek. Zer nolako urduritasuna! Penalti bat Futbolari Basatien alde! Nork botako ote du? Gola sartuko ote dute? Vanessak mutilekin harreman hobea edukiko du partidu horren ostean?
Liburu honek, futbolari buruz hitz egiten duenez niri asko gustatu zait. Nire iritziz, oso ondo ulertzen da eta gainera ondo irakurtzen da. Uste dut, honelako liburuak, futbola gustuko duten pertsonei gustatuko zaizkiela eta irakurtzen dibertituko direla.
Futbolari Basatien hainbat liburu daude, gazteleraz eta euskaraz dago bilduma guztia. Oso interesgarriak dira bilduma guztiko liburuak eta irakurtzera animatzen zaituztet!
Zoe Igartiburu Rodrigo
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina