Izenburua: Nur eta irlandar gnomoa
Egilea: Toti Martínez de Lezea
Ilustratzailea: Juan Luis Landa
Argitaletxea: Erein
Nur hamabi urteko neskatila bat da, Larrabetzun bizi dena. Goiz batean sentsazio arraro batekin itzartuko da. Bat-batean bere aitonak deituko dio. Bere aitonak esango dio beraien etxean irlandar gnomo bat dagoela zaborrontzia gordetzen den armairuan ezkutatuta. Nur bere aita eta amaren logelara joango da eta aitona eta amonaren etxera joan ahal den galdetuko die. Gurasoek oraindik oso goiz dela esango diote Nurri eta denbora bat pasatu ondoren baimena ematen diote Nurri amona eta aitonaren etxera joateko. Beraien etxera joatean aitonak sukaldera eramango du. Sukaldean, aitonak zakarrontziaren atea zabaldu eta neskatilari gnomo irlandar bat dagoela erakutsiko dio. Gizonak esan dio Nurri, ez dakiela zer egin. Zer gertatuko da gnomoarekin? Zer egiten du aitona-amonen etxean?
Nire ustez, liburu hau, adin guztietarako oso aproposa da. Izan ere, Nur eta gnomoaren arteko abenturak oso dibertigarriak dira eta neskatoak gnomoarekin duen erlazioa oso polita da. Gainera ipuina aurrerantz doan heinean interesgarriagoa da eta bukaerara heltzeko irrikaz egon naiz. Bukaerara heldu naizenean beste bukaera bat izatea gustatuko litzaidake, baina istorioa ongi bukatzen da.
Garazi Berrio-Otxoa
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina