Izenburua:Nur eta irlandar gnomoa
Autorea:Toti Martínez de Lezea
Marrazkiak:Juan Luis Landa
Argitaletxea:Erein
Nur Larrabetzukoa da, bere aita eta amarekin bizi dira, beraiek hirurak bakarrik.Nur esnatzean margoak hartu eta marrazten hasiko da, bukatu ostean, bizikleta hartu eta bere amonarenera joango da. Bere amonaren zakarra botatzera irten da zakarrontzira eta bertan gnomo bat aurkituko du; bere izena Finn da. Amonarenean sartuko du, baina ez du esango. Bere aitonak uste du arratoiak daudela bere etxean eta etxe guztian tranpak jarriko ditu. Nur eta Finn lagun handiak egingo dira eta ia dena batera egingo dute, bere lagunekin eta gnomoarekin jolastera irtengo dira, besteak beste.
Aitonari esango ahal dio ez dagoela arratoirik? Denei kontatuko die gnomo bat daukala? Zer pasatuko da Finnekin, batera geratuko al dira betirako?
Liburu honek, Nurrek zazpi urterekin edukitako esperientzia bat kontatzen du. Oso erraz ulertzen eta irakurtzen dira bilduma guztiko liburuak. Niri album honetako liburu guztiak gustatzen zaizkit, liburu hau lehenengoa da eta asko gustatzen zait.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina