Izenburua: Vampiria
Autorea: Aitor Arana
Lehenengo argitalpena:2010eko uztailean
Bigarren argitalpena: 2012ko irailean
Azala: Miguel Navia
Argitaletxea: Baporea Bilduma
Liburua, eguneroko bat bezalakoa da, Selenek eta Mikelek, beraien bizitza kontatuko digute. Selenek, bere burua banpirotzat hartuko du, inork ez dio ulertuko, ondorioz, Europako Mendebaldeko ospitale psikiatriko batean sartuko dute. Jendeak zoratuta dagoela uste du, baina berak badaki benetako banpiroa dela eta bere bezala, beste hainbat daudela.
Ospitale horretan, Mikel deituriko mutil misteriotsu bat ezagutuko du. Mutil horrekin gauza asko biziko baititu. Selenek, bere burua banpirotzat hartzen duenez, eguzkiarekin arazo larriak izango ditu. Gauez oso lasai ibiliko baita bere gauza misteriotsu eta arraroak egiten, baina eguzkia irteteko dagoenean, arazo larriak izango ditu.
Zer gertatuko da? Zergatik uste dute Selene zoratuta dagoela? Bukaeran nor den jakingo ote al du? Zer gertatuko da Mikel deituriko mutil misteriotsu horrekin? Galdera hauek guztiak argitu nahi badituzue, badakizue, liburua irakurri!
Liburua irakurtzen hasi nintzenean, ez nuen oso ondo ulertzen, hasieran zaila egin zitzaidan egoera horretan kokatzea eta ez zitzaidan asko gustatzen. Irakurtzerako orduan, pixka bat astuna iruditu zait, ez nituen hitz batzuk ulertzen, ondorioz, zail samarra egin zitzaidan ulertzeko. Baina irakurtzen joan ahala, gero eta gehiago gustatzen joan zait istorioa. Gainera, misterio puntu hori duenez, erakargarria ere egin baitzait.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina