Bat Pat, Tutankamonen amona kritika

BAT PAT; TUTANKAMONEN AMONA
Egilea: Roberto Pavanello.
Itzultzailea: Aitor Arana.
Izenburua: Bat Pat; Tutankamonen amona.
Argitaletxea: Mezulari.


Liburu honetan, 4 pertsonaia nagusi izango ditugu, Bat Paten gainontzeko liburuetan bezala, hauek, Rebecca, Martin, Leo, eta, noski, Bat Pat. Lehen hiru pertsonaiak, anai-arrebak dira, eta Bat Pat, maskotatzat dute, beraien gurasoen ezkutura.

Hirugarren liburu honetan, gure pertsonaiak, herriko museora bisita bat egitera joango dira eskolarekin. Aste horretan, Egiptoko astea ospatuko dute museoan,  eta lau lagunak, bertan harrapatuta geldituko dira. Han, gauza harrigarri batez konturatuko dira, izan ere, museoak duen Tutankamonen amonaren momia, bizirik dago! Gure lagunak asko ikaratuko dira, eta handik irteteko edozer gauza egingo dute, baina halako batean, museoak eraman duen adituarekin aurkituko dira. Leok antzinako faraoiaren amonarekin xake partida bat jokatuko du, Tutankamon delakoan egongo baita amona. Lortuko al dute, lau lagunek Tutankamonen amonari iruzur egitea?.


Niri liburua, asko gustatu zait, antzinako Egiptoko kultura asko gustatzen zaidalako; gainera, oso erraz irakurtzen den liburu bat da, nik oso arin irakurri bainuen. Misterioak gustatzen zaizkion edozein umeri gomendatzen diot Bat Pat liburu saga irakurtzea, izan ere, idazle honek ez baitu hutsik egiten.


Iruzkinak