Titulua: Nur eta herensugearen tenplua
Ilustratzailea: Juan Luis Landa
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2009
Nur, bere gurasoekin batera, Txinara joango da bizitzera hainbat arrazoirengatik eta han gazte honek hainbat lagun egingo ditu. Horien artean Guo Guo dago. Mutiko hau Txinatarra da, eta egun batean bere urtebetetzea ospatzeko, herriko jolas-parke handienean ospatzea erabakiko du. Bertan ospakizuna ondo hasiko da, baina momentu batetik bestera Guo Guo faltan botako dute, eta hura desagertu egin dela konturatuko dira. Bera bilatzeko herensugearen tenpluan sartu izan beharko dira, eta han hainbat proba pasatu: pasahitzak asmatu, kodigoak… Zer gertatuko zaio Guo Guo- ri? Aurkituko dute?
Liburu hau gomendatu zidatenean ez nuen imajinatu hainbeste gustatuko zitzaidanik. Nurren istorioak dira gusturen irakurtzen ditudan liburuak, eta liburu honek ez dit hutsik egin. Imajinatu nuen modukoa izan da. Irakurtzeko erreza, jakin-mina itzartzen duen istorioa...
Teresa Alvarez
Teresa Alvarez
2016/06/07
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina