Munduko web garrantzitsuenetako asko erorarazita


  Munduko webgune garrantzitsuenetako askori eraso masiboa egin diete ostiral arratsaldean. Webgune kaltedun guztiak AEBkoak dira. Besteak beste, hauei egin diete eraso: Twitter, Paypal, Amazon, eBay, Reddit, Spotify, Airbnb, Shopify, SoundCloud, Github, The New York Times eta Financial Times.
Antza denez, DDoS erasoa izan da, eta bi ordu iraun du. Tarte horretan, zerbitzarien enpresak  erasoei aurre egiten saiatu dira. 
   DDoS eraso batean, pirata informatikoek zerbitzariak kolapsatzen dituzte, sartzeko eskaera faltsu masiboak bidaliz.


hacker bilaketarekin bat datozen irudiak



Iturria: http://www.eitb.eus

Iruzkinak