Bueltan dira Saturnoko haize bortitzak

Ekaitz erraldoi bati jarraituz, Saturnoko jet korronte handiaren ezaugarriak aztertu dituzte EHUko Zientzia Planetarioen taldeko ikertzaileek. Esaterako, neurtu dute ekuatorean ekialdetik mendebalderantz doazen haizeek 1.650 km/h-ko abiadura hartzen dutela; Lurreko urakan suntsitzaileenek izaten dutena baino hiru aldiz handiagoa.




Iturria: zientzia.eus




Iruzkinak