Iktusaren ondorioak murrizteko itu terapeutiko berriak

Iktusa garuneko odol-fluxua une batez, edo behin betiko murrizten denean gertatzen da, eta garuneko kalte askoren eragilea da. Kalte batzuek ez dute atzera bueltarik, eta betiko geratzen dira ondorioak. Glutamatoa da neurotransmisore zirikatzailerik eta glutamato-maila aztoratzeak eragiten ditu kalte horietako asko. Duela bi urte, glutamato-mailako aztoramendu horretan inplikatutako proteina bat identifikatu zuten bi ikerketa-taldeek, eta oraingo ikerketan, proteina horrek berak iktusaren ondoren gertatzen den hanturan ere parte hartzen duela argitu dute. Iktusaren ondorioak murrizteko itu terapeutiko berriak identifikatu dituzte EHU-ko ikertzaileek eta CIC bioma guneko ikertzaileek.

Erlazionatutako irudia

Zientzia.eus

Iruzkinak