Zeres planeta nanotik gero eta gertuago

NASAren Dawn zunda 2007an atera zen asteroideen gerrikorantz. Marte eta Vesta asteroidea inguratu ondoren, bere helburu nagusira laster heltduko da: Zeres planeta nanoa. Hain zuzen ere, martxoaren 6an sartuko da Zeresen orbitan, planeta nanotik 13.500 km-ra, eta orbitan jarraituko du 16 hilabetez, planeta nanoaren ezaugarriak ezagutu eta Eguzki-sistemaren sorrera hobeto ezagutu nahi dutelako. Denbora-tarte horretan, azaroan izango da Zeresetik gertuenen; 375 kilometrora, zehazki.


Iruzkinak