Eguzki-ekaitzek baleak lehorreratzea eragiten ote duten ikertuko dute

Itsasontziek erabiltzen dituzten sonarrek eragina dutela zetazeoen orientazioan. Baina, nonbait, horrek ez du azaltzen zergatik gertatzen diren, noizean behin, lehorreratze handiak.  Beste hipotesi batzuen artean, eguzki-ekaitzek eragina izan dezaketela proposatu dute, eta horixe ikertuko dute, NASAk, BOEM Ozeanoko Energiaren Kudeaketa Bulegoak eta IFAW Animalien Ongizaterako Nazioarteko Funtsak elkarlanean.
Zientzialariek milaka datu dituzte jasota, bai baleen lehorreratzeenak bai eguzki-ekaitzenak, baina oraindik ez da ezer garbi ikusten.
Iturria: zientzia.eus eta elhuyar albisteak

Iruzkinak