Bi turista ilargira joango dira hurrengo urtean

 Lurraren sateliteari buelta emango diote, astebetean, bi turistek. Azterketa fisikoak gainditzen dituztenean ezagutaraziko dituzte haien izenak.

Bi turistak joan-etorria egingo dute Ilargira 2018. urtean, astebeteko bidai batean, SpaceX enpresa estatubatuarraren Dragon espazio-ontzian, eta NASAren laguntzarekin.

SpaceX-ek zehaztu duenez, bi pertsonak interesa agertu zioten enpresari eta, medikuaren azterketa eta froga fisikoak gainditzen dituztenean, izenak jakinaraziko dituzte. Biak Dragonen bidaiari bakarrak izango dira. 2018an aireratuko dira.

"Honakoa aukera bat da, gizakiak espazio sakonera itzul daitezen, 45 urte geroago, eta eguzki sistemara gehiagotan joan daitezen", SpaceXek ohar batean azaldu duenez.
dragon nave espacial bilaketarekin bat datozen irudiak
Iturria: http://www.eitb.eus/eu/albisteak/

Iruzkinak