"El Sidroneko" neandertalek landareak jaten zituztela ondorioztatu dute

Hortzetako lertzoa aztertuta ikusi dute landarejaleak zirela eta zendabelarrak erabiltzen zituztela.

El Sidron (Asturias) kobazuloko neandertalek pinaziak, perretxikoak eta goroldioa jaten zutela frogatu dute, hortzen lertzotik erauzitako material genetikoa aztertuta. Aldiz, ez dute topatu haragia jaten zutela erakusten duen frogarik. Ikertzaileen esanean, neurri batean harrigarria da, orain arte nagusiki haragijaleak zirela uste izan baitute,  beste aztarnategi batzuetako fosiletan oinarrituta.


Horrekin batera, gaixotasunei aurre egiteko sendabelarrak erabiltzen zituztela baieztatu dute. Hori lehendik ere ezaguna zen; kasu honetan, Penicillium onddoaren eta makalaren arrastoak topatu dituzte. Lehena antibiotikoa da eta bigarrenak azido salizilikoa du, aspirinaren osagai aktibo bera.
el-sidroneko-neandertalek-landareak-jaten-zituztel Iturria: Zientzia.eus

Iruzkinak