Liburuaren izenburua: Beti iparralderantz
Liburuaren idazlea: Jon Arretxe
Argitaletxea: Erein
Liburuaren argitalpen data: 2014/12/02
Hasiera batean aitak bere lanetik lortutako diru kopuru bat bidaliko du Malira, baita berak idatzitako gutunak ere, baina azken hilabeteetan aitak ez du gutunik bidali, ezta dirurik. Drissa asko arduratzen da eta bere aitaren bila joatea erabakiko du, Europara. Bidea luzea eta zaila izango da, bidaia osoa berarekin pasatuko duen “mutiko” batek lagunduko dio, jende asko ezagutuko du, eta ohitura desberdinak ikasiko ditu. Lortuko al du Drissak Europara heltzea eta bere aita aurkitzea?
Liburua hau oso interesgarria dela uste dut, hau irakurtzen dudan bigarren aldia da eta oraingoan ere oso gustura irakurri dut. Liburu honek Afrikako ohitura eta bizimodua adierazten du, baita jende desberdinak jasaten duen tratua. Liburua agian ez da hain errez irakurtzen, baina bukaeran hausnartzera eramaten zaitu.
Martina Cearsolo Zubiate
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina