Ezekiel nora ezean

  KRITIKA

ezekiel nora ezean pdf bilaketarekin bat datozen irudiak

Izenburua: Ezekiel nora ezean
Egilea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Taupadak


 Ezekielek 15 urte izango ditu jadanik. Horrelako egun batean bat-batean inoiz ikusi ez duen gizon batekin topo egingo du, bere aita izango da. Etxera heltzean aitarekin topatu dela esango du eta amari ez zaio asko gustatuko berri hori, Mariak berriz ez du txarto hartuko.  Horrek Ezekielen bizitza guztiz aldatuko du. Gehienbat, horri buruzkoa izango da istorioa, baina nerabea da eta hainbat arazo izango ditu lagunekin. Gainera, neska berriak ezagutuko ditu. Esaterako, Naroa. Naroa, bere aitaren emaztearen alaba da eta berekiko sentimenduak nabaritzen hasiko da, kontuan izanik, Elena ere bertan dagoela. Elena bere gelakide bat da, asko gustatuko zaiona. Naroa agertzen denean, berriz, bera ere gustatzen hasiko zaio. Horregatik Ezekielek ez du jakingo zer egin bere aitaren arazoarekin, neskekin, lagunekin… Guztia konplikatu egingo zaio.

  Orduan, zer gertatuko da Ezekielekin? Aitarekin denbora pasatzea eta galdutako denbora berreskuratzea erabakiko du? Zer egingo du mutilak Naroa eta Elenarekin? Nor izango da gehiago gustatuko zaiona?

 Nire ustez, liburu hau nahiko erraz irakurtzen da. Hiztegia oso erraza egin zait ulertzeko. Egia esan, azkar irakurtzen da eta istorioak engantxatu egiten du. Gainera liburua irakurtzen zoazen bitartean, istorioa interesgarri jartzen hasten da eta gustura egon naiz irakurtzen.

Iruzkinak