Greta , liburu zoragarria

Greta / Jasone Osoro / elkar / 2003 Azaroa .

Resultado de imagen de greta jasone osoroGreta liburuan maitasun istorio bat kontatzen da, sorpresaz beteriko maitasun istorioa. Oskar jaio, eta berehala umezurtz geratu zen , bere amona Sarak , babesean hartu zuen eta bizitzeko behar zuen guztia eman zion .Baina amona Sara hiltzen denean , Oskarrek oso txarto pasatuko du eta  bere amona maitearekin lotura duen gauza bakarra maniki bat izango da , Greta manikia. Oskarrek denbora gehiegi  pasatuko  du manikiari begira ,orrazten, garbitzen, makilatzen … eta bere neskalaguna, Ana, nekatu egingo da,  zeloak hartuko ditu  eta horrek  bultzatuta , Oskarri galdera garrantzitsu bat egingo dio : edo Greta edo ni.   Horren ondorioz Oskar bere neskalaguna mantentzeko, hirira joango da Greta leku apropos batean uzteko , baina hirian zer gertatuko da ? Oskar herri txiki-txiki batera ohituta dago, zer gertatuko zaio  hiri handi batean? Oskar hirira joan eta oso lotsatia izan arren ,lagunak berehala egingo ditu , baina Greta uzteko gai izango da ? Anak Oskarrekin jarraituko du edo beste mutil bat ezagutuko du ?

Niri pertsonalki liburu hau ikaragarri gustatu zait , irudiak edo marrazkiak falta arren liburua oso arin  irakurtzen da eta ulertzeko oso erreza da , nire ustez istorioa oso originala  da eta hiru ikuspuntutik kontatzen duenez ( Oskar, Greta eta Anaren ikuspuntutik) hiru protagonisten sentimenduak eta pentsaerak hobeto ulertu eta igertzen dituzu , horregatik ere oso dibertigarria eta interesgarria iruditu zait .  

Iruzkinak