Iqbalen historia
Idazlea: Francesco D´Adamo
Liburuaren izenburua: Iqbalen historia
Argitalpen data: 2003
Bilduma: Topaleku
Argitaletxea: Aizkorri
Itzultzailea: Lurdes Auzmendi
Liburu harrigarri hau Fatima-ren ikuspuntutik kontatzen da. Fatimaren gurasoek Hussain Khan-eri Fatima saltzen diote zorrak ordaintzeko. Fatimak Hussain Khan-en alfonbra lantegian 12 orduz lan egiten zuen rupia bakar batengatik. Hussain Khan-en txapazko lantegian Iqbal izeneko mutil bat ezagutuko du. Iqbalek alfonbra lantegitik ihes egingo du, baina poliziak harrapatu eta berriz ere lantegira eramango du. Iqbal lantegira heltzean beste umeei askatasunari buruz hitz egiten die eta Fatima eta gainerako umeak liluratuta geldituko dira. Iqbalek eta beste batzuk askatasun mugimendu bat sortuko dute, Hussain Khan atxilotzeko. Zer gertatuko ote da Iqbalekin? Eta Fatimarekin?
Liburu honek liluraturik utzi nau, historiako pertsonaien lekuan ipintzen zara, momentuan sentitzen duten sentimenduak zuregana heltzen dira, adibidez: amorrua, tristura, esperantza eta beste sentimendu batzuk adierazten ditu. Adibidez amorrua sentitu nuen Fatimaren gurasoek Fatima saltzen dutenean bere zorrak kentzeko. Ni asko harritu nauena hau izan da, benetan gertatutako historia bat dela.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina