Liburua: Ottoline eta kateme horia
Idazlea: Chris Riddell
Itzultzailea: Aitor Arana
Bilduma: Ottoline
Argitaletxea: Ibaizabal
Ottoline, Munroe Jaunarekin bizi zen gurasoek asko bidaiatzen zutelako, eta esaten zioten bera nagusia zenean joango zela, bitartean Munroek zaindu beharko zuela. Egun batean, kalera irteten ziren paseo bat ematera eta kartel bat ikusi zuten, txakur bat galdu dela. Hiriko kale beldurgarrienera joan ziren, eta ate baten, txakur agentzia jartzen zuen kartel bat ageri zen. Ottolinek leihotik begiratzen zuen, eta bost txakur zeuden kartetan jolasten, bat-batean konturatzen zen, txakur galdua hor zegoela, nola da posible? Katu hori baten ondoan zeuden denak. Neskatilak eta Munroe Jaunak plan bat egin behar zuten misterio hori ikertzeko. Zer gertatuko da agentzian?
Nire ustez, oso ondo dago liburua, misterio handikoa da eta gauza bitxiak gertatzen dira, adibidez Ottolinek eta Munroe Jaunak bilduma pila bat dituzte: zapatilena, gutunena… Irakurtzen zauden bitartean, irrikatan zaude hurrengo orrialdea irakurtzeko, gainera hainbat hitz berri ikasten dituzu. Oso polita da.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina