TENTAZIOAK
Egilea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Elkar
Liburu honetan zehar, ipuin desberdinak kontatzen dira eta ipuinek loturarik ez dutelako, ipuin bat kontatuko dut.
Ipuin hau, Tentazioa deitzen da. Komentu batean, hainbat moja egongo dira eta teilatua konpontzeko, Patxi izeneko pertsona bat joango da komentua konpontzera. Patxi, egunero joango da komentura eta egun bakoitzean, gero eta hobeto ezagutuko ditu bertako mojak. Horrek, Zuriñe izeneko mojari, sentsazio bereziak izatea ondorioztatuko du. Egun batean, Patxiri, kapera konpontzea tokatuko zaio eta bertan, Jesusen beheko aldea tapatzen duen oihala zikin dagoela irudituko zaio. Beraz, etxera eraman eta garbitu egingo du. Gau horretan Zuriñe kaperara joango da eta Jesusen irudia biluzik ikusiko du. Zer gertatuko da? gustatuko al zaio? moja izateari utzi eta Patxirekin bizitzera joango ote da? Horretarako, Patxiri bere maitasuna aitortuko ote dio?
Niri, liburu hau, asko gustatu zait. nahiz eta ipuinen artean loturarik izan ez, oso azkar irakurtzen den liburu bat da eta ipuinen izenburuengatik irakurtzeko gogoa pizten duten horietakoa da. Horrez gain, testuingurua, nire adinekoentzat interesgarria dela iruditzen zait eta bertan agertzen diren pasarteak, dibertigarriak. Gehienbat, tentazioak ipuina gustatu zait eta nahiz eta luzeena izan, xelebreena bai entretenigarriena iruditu zait . Asko gomendatzen dut liburua irakurtzea.
Kattalin Otxoa
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina