Liburuaren kritika

Izenburua:Ottoline eta Azeri morea.
Idazlea:Chris Riddell.
Itzultzailea:Aitor Arana.
Ilustratzailea:Chris Riddell.
Bilduma:Ottoline.
Argitaletxea:Ibaizabal.
ottoline eta azeri morea liburua bilaketarekin bat datozen irudiakArgitalpen data:2016.


Ottoline, Munroe Jaunarekin, bere lagunik onenarekin, bizi da. Inoiz ez dira aspertzen, abentura itzelak bizi dituzte. Horrez gain, lagun mordo bat dituzte, eta den-denak etorriko dira prestatu duten jai handira.
Gainera, jai handian gonbidatu berezi bat egongo da, Ottoline eta Munroek orain dela gutxi ezagutu dutena, Azeri Morea.

Azeri Morea 34. edukiontzian bizi da. Ottoline eta Munroe hirian zehar safari bat egitera gonbidatuko ditu.

Jai handiko eguna heltzean, Azeri Morea eta bere laguntzailea, Azeleme Gorria, jaira joango dira. Ottoline konturatuko da Azeleme Gorria zerbaitengatik kezkatuta dagoela…

Zer gertatuko zaio Azeleme Gorriari. Triste egongo da? Edo haserre?


Nire ustez, Ottoline bildumako liburu guztiak dibertigarriak dira, Ottoline pertsonaia dibertigarri bat da, eta abentura dibertigarriak kontatzen dira bere liburu guztietan. Liburua azkar irakurtzen da, eta ez dago zailtasunik liburuaren “haria” jarraitzeko. Azkenik, nik uste liburu hau 9 urtetik gorakoei zuzenduta dagoela.

Maria Cobos Pereira

Iruzkinak