Momo

Momo/Michael Ende/Alfaguara.


         Momo ume berezia da, arropa zaharrak eta bere tamainarako handiak janzten ditu, anfiteatro zahar batean bizi da bera bakarrik eta inork ez bezala daki entzuten.

         Baina egun batean gizon gris batzuk helduko dira Momo bizi den hirira. Inor ez da konturatuko beraiek han daudela, eta pixkanaka-pixkanaka beraien plana burutzen hasiko dira: gizakion denbora lapurtzea. Jendeak ez du ezertarako denborarik izango, denbora “aurrezten” ari direlako gizon grisen denboraren bankuan.

         Egun batean Momok Kasiopea dortoka ezagutuko du, eta berak Segundo Minuzio Ordu maisuarengana eramango du, Momo izan delako aukeratua gizon-grisak garaitzeko. Lortuko ote du Momok gizon grisak garaitzea eta gizakiei beraien denbora itzultzea? Bere lagun minenak gizon grisen tranpan jauzi eta denbora aurrezten hasiko ote dira?    


        Momo oso liburu irakurterraza da, fantasia errealitatearekin nahasten dituena, gizon grisak edo denboraren lapurrak fantasiazko pertsonaiak erabiliz errealitate bat islatzen duena: gizakiok gero eta denbora libre gutxiago dugu, beti daukagulako zerbait egiteko.

Iruzkinak