Nur eta etxe sorgindua


Nurrek eta bere lagunak mozorroa prestatzen bukatuko dutenean, San Juanetako suetara joango dira eta etxe sorgindua aipatuko du norbaitek. Geroago, bakoitza bere etxera joango da oso berandu izango delako.

 
Hurrengo egunean, Nur eta bere lagunak etxe sorgindura joango dira. Heltzean gaueko zarata, kirrinka, ziztu, garrasi eta ulu batzuk entzungo dituzte, beraz, korrika egitea erabakiko dute, baina Nurrek estropezu egingo du. Altxatzean, lurrean gauza bat ikusiko du mugitzen eta hartzea erabakiko du. Geroago, hontz bat dela konturatuko da eta amamaren nahiz aitonaren etxera joatea erabakiko du.
Zer gertatuko da hontzarekin?

Asko gustatu zaidan liburu bat da. Bizkor irakurtzen den liburu bat da. Oso polita, interesgarria eta harrigarria dela iruditu zait, niri abenturazko liburuak ikaragarri gustatzen zaizkidalako eta liburu hau abenturazkoa da. Irakurri ditudan beste liburu batzukin konparatuta hau da gehien gustatu zaidana. Umeentzako oso aproposa dela iruditzen zait. Irudiak oso politak eta umorezkoak dira.


 

 

Iruzkinak