EZEKIEL
Izenburua: Ezekiel, nora ezean
Idazlea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Elkar
Hau Ezekielen bigarren zatia da, horregatik lehenengo liburuko arazoak konponduta daude. Ezekiel liburuko protagonista da, 15 urte ditu horregatik, oraindik nerabezaroan dago; baina ez gehiegi, lagunekin ondo dago eta Elenarekin ere. Hala ere, laster hasiko da dena berriz korapilatzen bere aita eta Naroa agertzen direnean. Berak “neska lagun” bat du. Hasieran bizitza zoriontsu bat du, baina gero hori guztia aldatzen joaten da, familiako eztabaidekin, gazteen arazoekin…
Egun batean afari bat edukiko dute, baina ez afari ohiko bat, hau da, afari horrek dena aldatuko du. Bere aitak bidalitako gutunak... irakurtzea erabakiko dute, baina amak ezetz esan eta dena kontatuko die, hau da, amak, aitak beste emazte bat duela eta beste ume bat zuela kontatzen die. Baina umeek nola erreakzionatzen dute? zer gertatzen da familiarekin? Eta Ezekielen neska lagunarekin?
Niri liburu hau oso entretenigarria iruditu zait, horrez gain oso azkar irakurtzen dela uste dut eta oso gomendagarria dela ere.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina