Jupiterren hego-poloa argitara

Juno zundak Jupiterren argazki berriak bidali ditu udaberri honetan, bosgarren maniobra amaitu duenean. NASAk edonoren eskura jarri ditu argazkiak, nahi bezala erabili eta eraldatzeko. Emaitza interesgarriak atera dira hortik, esaterako Gervasio Robles-ek egindako hau: Jupiterren hego-poloaren ikuspegia da, planetaren inguruan hiru hegalditan egindako argazkiekin osatua.
jupiterren-hego-poloa
Informazio-Iturria: zientzia.eus

Iruzkinak