Kaliforniako neskak kritika

Kaixo guztioi, hona hemen irakurritako liburuaren kritika. Espero dut irakurtzeko gogoa sartzea!
KALIFORNIAKO NESKAK KRITIKA

Izenburua: Kaliforniako neskak
Egilea: Joxemari Iturralde
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen-data: 2000.urtea
Ilustratzailea: Marcos San Blas
kaliforniako neskak liburua bilaketarekin bat datozen irudiakBilduma: Ekin

Anuxka izango da liburu honetako protagonista. Anuxka eta bere lagunak Kaliforniara joango dira oporretan. Lagun horiek, Risky eta Ainhoa izango dira. Kaliforniako bidaian, Anuxkak denetarik ezagutu eta egingo du, lagun berriak, abentura berriak… Baita ere, amodioa edo desamodioarekin loturiko gauza berriak ezagutuko ditu liburu honetan. Kalifornian dagoen bitartean, denbora guztia gauzak egiten igaroko du, ez du denborarik galduko. Zer gertatuko da? Lagun berriak egingo ditu edo etsaiak?  Anuxka bakarrik geratuko al da Kalifornian? Nork lagunduko dio bere abenturetan misterioak ebazten?

Niri liburu hau nahiko gustatu zait. Liburuan zehar hainbat abentura gertatzen dira eta niri irakurtzeko gogoa sartu zait. Bestalde, uste dut, liburu honekin barre asko egiten dituzula eta liburuaren barrura sartzen zarela. Bukatzeko esan nahi dut, liburu hau irakurtzea gomendatzen dudala oso ondo pasatuko duzuelako.

Iruzkinak