Kannabinoideek sagu heldu eta zaharren ikasteko gaitasuna eta memoria hobetzen dute

Kannabinoideek sagu heldu eta zaharren ikasteko gaitasuna eta memoria hobetzen dutela ondorioztatu dute Nature Medicine aldizkarian argitaratu duten lan batean. Emaitzek iradokitzen dute THC kannabinoidea (marihuanaren osagai psikoaktibo nagusia) dosi txikian hartzeak lagun dezakeela zahartzearekin lotutako galera kognitiboari aurre egiten. Dena den, ikertzaileek ohartarazi dute oraindik ezin dela jakin beste espezieetan ere saguetan ikusitako efektua izango duen.

cannabinoideek-sagu-heldu-eta-zaharren-ikasteko-ga



Iturria: Zientzia.eus


Iruzkinak