Jasone Osoro, Ezekiel nora ezean, elkar, 2012
Liburu arina da, 165 orrialde baino ez ditu, 22 kapitulu oso labur eta oso irakurterraza eta abiadura handikoa da. Nire ustez oso liburu polita da Ezekiel nora ezean. Irakurtzera joan naizenean, lagunek esan didate, ez dela oso polita eta ez didatela gomendatzen, baina bakoitzak gustu bat du eta niri ikaragarri gustatu zait. Agian Ezekiel liburua, interesgarriagoa da, baina hau ere oso interesgarria da. Baina ezin duzu liburu hau irakurri, ez baduzu lehenago Ezekiel liburua irakurri. Azkar irakurtzen diren liburuak maite dituenarentzat oso liburu polita da hau. Anima zaitez, eta irakur ezazu.
Irati Gaubeka 2017-04-19
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina