Momo

Egilea: Michael Ende
Itzultzailea: Agustin Otxoa
Urtea: 1973
Argitaletxea: Zubia

momo liburura bilaketarekin bat datozen irudiak   Zortzi urteko neskatila bat da Momo. Berak, ez du gurasorik, bera bakarrik bizi da abandonatutako anfiteatro batean, eta bera bizi den kalea pobrea da. Beti arropa berarekin ibiliko  da, gainera erabiliko duen arropa handia izango da, hau da, berak 8-9 taila behar balu, erabiltzen zuen taila 13-14 izango da. Bere auzo berean biziko direnak, bakoitzak txoko bat edukiko du, batek fruta denda bat edukiko du, besteak okindegi bat eta horrela denekin. Beraiei soberan geratuko zaiena Momori emango diote. Bertan dirua aurrezteko bankuak egon beharrean, denbora aurrezteko bankuak egongo dira, hau da, pertsona batek bost minutu libre edukitzean, banku batera joango balitz bertan bost minutu horiek sartzera, horrela joango litzateke denbora librea aurrezten. Pertsona batzuek esango dute hori denbora lapurtzea dela, baina besteek hori egingo dute. Momok eta beste ume batzuek manifestazio bat egingo dute, hori lapurreta bat dela adierazteko. Pertsonek kasu egingo dute edo denbora bertan sartzen jarraituko dute?

Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere, ez da nik normalean irakurtzen dudan estiloko liburua: beldurrezkoa. Gaia hasiera batean oso arraroa iruditzen zitzaidan, baina irakurtzen jarraitzean ezin izan diot irakurtzeari utzi.

Iruzkinak