- Idazlea: Goscinny Sempé.
- Ilustrazioak: Goscinny Sempé.
- Argitaletxea: Elkar.
- Urtea: Liburu originala, 1960. Euskarazko liburua, 1982.
Liburu hau, Nikolas Txikiren liburuen bilduma edo errekopilazioa da, hau da, kapitulu bakoitzean, zerbait desberdina gertatzen da, atzeko kapituluarekin zerikusirik ez duena. Gainera, kapitulu bakoitzean bere lagunetako bat agertzen denean, honen deskribapen labur-laburra egioten du.
Hauek dira Nikolasen lagunak: Alzeste, honi jatea asko gustatzen zaio; Geoffroy, honen aita aberatsa da eta nahi duen guztia erosten dio. Eudes ere lagun du mutikoak, hau oso astakiloa da, eta lagun gehiago ditu, baina asko direnez, ezin ditut denak jarri.
Itzulpenean gora-behera batzuk egon arren, oso azkar irakurtzen den liburu bat da, eta idazleak berak egin zituen ilustrazioak, istorioa jarraitzen eta gehiago ulertzen laguntzen dizu. Hori dela eta, nahiko liburu ona iruditzen zait.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina