Nur eta dortoken uhartea


NUR ETA DORTOKEN UHARTEA
nur 8 bilaketarekin bat datozen irudiakEgilea: Toti Martinez de Lezea
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-Data: 2012.urtea
Ilustratzailea: Juan Luis Landa
Bilduma: Nur euskaraz


Liburu honetan protagonista 14 urte inguruko neska euskaldun bat da, Larrabetzun jaio zen, baina orain dela asko Txinara bizitzera joan zen.
Liburu honetako gertakariak Hainan uhartean gertatuko dira, “Dortoken uhartea” deitzen diote. Baina ez doa bera bakarrik Yidan, Yi-yi, Hidehiro, Ander eta irakaslerekin doa; han marrazoak daudela esan diote eta beldurra dauka.

Nur eta bere lagunak dortoken ospitale bat ikustera joango dira eta hainbat dortoka txiki ikusiko dituzte. Bertan daudela, Nur uretara begira geratuko da itzal handi bat ikusi duelako;  bere lagunek ere itzala ikusi dutenean Nurrengana hurbildu eta begira geratu dira, gero eta itzal handiagoa da. Zer izango da, marrazo bat, balea bat?

Nire ustez liburu hau oso erraz irakurtzen da eta horri esker liburua askoz ere hobeto ulertzen da- Ni liburua irakurtzen hasi nintzenean ezin nintzen geratu oso erakargarria da eta. Gainera Nurrek kontatzen dituen historiekin barre asko egin dut, liburu hau oso ondo dago gutxi irakurtzen baduzu liburuak irakurtzen hasteko. Liburua 8-12 urteko umeentzat gomendatzen dut.

Iruzkinak