Umetoki artifizial bat sortu dute


Filadelfiako Haur Ospitaleko ikertzaileek umetoki artifizial bat sortu dute, poltsa itxi bat da, benetako umetoki baten baldintzak imitatzen dituena. Urte asko daramate umetoki artifizial bat lortu nahian, eta orain arte emaitzak eskasak izan dira. Garatu duten umetoki artifizial honetan, zilborreste sintetiko baten bidez iristen zaio odola arkumeari. Baina ez du odol-zirkulazioa ponpatzeko sistemarik, arkumeen bihotzak oraindik ez bailuke jasango kanpo zirkulazio-sistema bat. 




Informazio-iturria: Zientzia.eus

Iruzkinak