A zer gaupasa!

 

a zer gaupaza bilaketarekin bat datozen irudiakIzenburua: A zer gaupasa!
Egilea: Migel A. Mintegi Larraza
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen data: 2000
Ilustratzailea: Inma Mendiola Gardoki
Bilduma: Ekin

Istorio hau sei lagunek izandako abentura harrigarria kontatzen du . Sei lagunak (Igor,    Miren, Leire, Josu, Maider eta Iñaki) klaseak bukatu zirela ospatzeko, rock kontzertu batera joateko erabakia hartuko dute eta kontzertua hasi aurretik  kanpin batean geldituko dira. Musika ekitaldi hori oso famatua da eta sei  lagunak rock kontzertua ematen den eremua jendez beteta egongo zela jakinda ere ,  beraiek kontzertura joango dira .
Ekitaldi hori  zegoen lekura heldu eta Leire beste mutil batzuekin joango da bere lagunak ez joateko esango dioten arren . Bat-batean Leire jende artean desagertuko da eta Igor, Miren, Josu, Maider eta Iñaki , Leire eta beste mutil horiek kontzertutik gertu ez daudela ikusita Leire topatzera joango dira , baina leku batetik eta bestetik bilatu ondoren … aurkituko dute Leire ? eta beste mutilak zertan ibiliko dira?
Nire ustez , liburu hau nahiko ondo dago alde batetik istorioa oso ondo ulertzen delako eta pertsonaien ezaugarriak ederto azaltzen direlako eta  hori istorioan gehiago sartzera  bultzatzen du . Beste alde batetik liburuan agertzen diren marrazkiak oso egokiak dira eta istorioan kontatzen diren egoerak oso ondo deskribatzen dituzte . Beraz , liburu hau irakurtzea gomendatzen dut .

Bertha Fernandez
2017ko irailaren 30a




Iruzkinak