Udan zehar liburuak irakurri ditugu gutako bakoitzak, orain, liburu horien ohar kritikoak egin ditugu eta zuei erakusteko denbora iritsi da dagoeneko, ea liburu hauetako baten-bat gogoko duzuen.
_________________________________________________________________________________
Enyd Blyton, Bostak arriskuan, elkarlanean, 1992
Hiru neba-arreba, Julen, Dick eta Ane, lehengusina Gorka eta Tim txakurra izango dira liburu honetako protagonistak. Gaixo egongo direla, eta sendatzeko, Gabonetako azken astean, beraien lagun Jenkinsen izebaren etxera joango dira. Lehenengo egunean, Gorkak etxera joan nahiko du, beste txakurrek Tim, ez dutelako minduta utzi gutxigatik. Azkenean, lortuko dute konbentzitzea, baina mendian gora dagoen txalet batera joango dira, bertatik, soinu arraroak, eta gauza bitxiak ikusi eta entzungo dituzte. Bertan, beraien liburu guztietan bezala, misterio bat argitu behar izango dute. Zein izango da misterioa? Argituko ote dute?
Liburu astuna eman dezake aurrebistaz, baina irakurtzen hastean, liburuan murgiltzen zara eta oso zaila da bertatik irtetea. XXII kapitulu ditu, baina arinak eta interes handikoak dira, ezin dezakezu, bat-batean irakurtzeari utzi, kapitulua bukatu behar duzu. Misterio eta abentura zaleentzat perfektuak dira, bosten liburu guztiak. Nik oso ondo pasatu dut bosten liburu honekin, eta beste bat irakurtzeko irrikitan nago. Abenturak gogoko badituzu, ez pentsatu gehiago eta has zaitez irakurtzen, ez zaizu alferrik izango!
Irati Gaubeka 2017-09-05
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina