Egun zakurrak

Udan zehar liburuak irakurri ditugu gutako bakoitzak, orain, liburu horien ohar kritikoak egin ditugu eta zuei erakusteko denbora iritsi da dagoeneko, ea liburu hauetako baten-bat gogoko duzuen.

___________________________________________________________________

Izenburua: Egun zakurrak.
Idazlea: Jeff Kinney                                                
Itzultzailea: Miren Arratibel.
Ilustratzailea: Jeff Kinney.
Bilduma: Gizajo baten egunkaria.
Argitaletxea: Alberdania
Argitalpen data: 2012

Greg Heffley izeneko mutil bati buruzko liburua da. Handitan ospetsua izan nahi du, baina eskolan bullyinga egiten diote. Familia bat dauka aita, ama eta 2 anaia.
Bere lagunik hoberenak Rowley du izena, oso ona da bideojokoetan, baina eskolan pringatu bat izango da. Baina Gregek ez du lagunik eta berarekin gelditzea erabakiko du.
Gregek dioenez, barrukoagoa da bera: betebeharrik ez, araurik ez. Amak ordea, beste ikuspegi bat izango du. Kalean gauzak egitearekin eta familiarteko bizitzarekin askoz ere estuagoa.
Udako oporrak dira, eguraldia aparta dago eta jendea gustura dago kalean. Baina nun egongo da Greg?  Baliteke pertsona berri baten etorrerak dena aldatzea Gregerena?
Niri liburu hau asko gustatu zait. Oso erraz irakurtzen da eta gehiago irakurtzea erakartzen zaitu. Dibertigarria eta barregarria da egunkaria. Nik liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet. Bildumako laugarren alea da, eta istorio dibertigarriak kontatzen ditu.

Iruzkinak