Idazlea: Jasone Osoro
Argitaratze eguna: 2012/09/03
Argitaletxea: Elkar Ezekiel ikastolatik irteterakoan bere aitarekin topo egin du, aita txikia zenetik ikusi gabe zegoen eta amak kontatutako istoriengatik aitarenganako amorrua izan dio.
Aita, Gloriarekin (bere emaztea) eta Naroarekin (Gloriaren semea) aurkeztuko da.
Ezekiel oso nahastuta dago bere egoerarekin, Elenaren mutil-laguna izatea, aitaren itzulera, Maria... hau da, ez dago umore onez.
Leonen urtebetetzea izango da laster eta festa bat prestatu nahi diote. Pixka bat beranduago Elena sartuko da lokalera, abisatu gabe eta Ezekieli ez zaio horrela sartzea gustatuko, orduan haserretu egingo dira eta Leonek kontsolatuko du.
Ezekiel etxera bueltatzean aita eta ama musukatzen arrapatuko ditu, baina ez dira bueltatuko, hurrengo egunean Ezekiel Naroarekin hitz egin du eta musukatu egingo dira.
Festaren eguna eldu da. Festa horretan Olak bere lehengo musua lortuko du? Ama eta Aitak beraien artekoa konponduko dute?
Niri, liburu hau, euskaraz irakurri duten libururik onena da, historia oso ona iruditu zait eta asko erakarri nau, baina, ez zait gustatu Ezekielek izan duen izaera, pertsonaia erabat aldatu dela iruditu zait eta hori ez zait gustatu baina bestela liburu oso ona izan da, aita agertu izana ez nuen espero eta asko arritu nau.
2017/09/12 Dani
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina