Molly Moonek mundua geldiarazten du.

Molly Moonek mundua geldiarazten duLiburuaren izenburua: Molly Moonek mundua geldiarazten    du.
Liburuaren idazlea: Georgia Byng
Argitaletxea: SM
Argitalpen data: 2009-04-14
Itzulpena: Alejandro Casal

  Molly Moon 11 urte dituen neskato bat da. Txikia zelarik gurasoek Moon markako txokolatinazko otzara baten utzi zuten umezurztegi baten atean. Bere bizitza osoa etxe horretan pasatu du, baina egun batean liburu berezi bat aurkituko du hipnotismoari buruzko liburu bat. Horrekin Mollyk hipnotizatzen
ikasiko du, eta ahalmen bereziak lortuko ditu, adibidez: mundua geldiarazteko ahalmena.

    Abentura honetan Mollyk munduko hipnotizatzailerik onena gainditu beharko du, Primo Cell.
Primo Cellek lortu nahi duena munduko pertsona boteretsuenak bere mendean edukitzea da, eta Mollyren lana bera gelditzea izango da. Abenturan zehar Mollyk mundua geldiarazteko ahalmena daukala jakingo du eta bere gurasoak ere ezagutuko ditu.
Baina nor da benetan munduaren jabe izan nahi duena? Primo Cell edo Molly abenturan zehar ezagutuko duen beste pertsona bat?

  Niri benetan asko gustatzen zaizkit Molly Moon-en abenturak, interesgarriak dira eta liburu bakoitzean Mollyk podere berezi bat deskubritzen du.
Edozein adinetarako ez dagoela prestatua pentsatzen du, gauza asko ondo ulertu behar direlako, nik 12-14 urtekoentzat dela esango nuke.
                                                                                                      
     Martina Cearsolo Zubiate

                                                                                                                     2017/07/24

Iruzkinak