TOTI MARTÍNEZ DE LEZEA: Nur, erein, 2016
Nur liburuak abenturetan oinarrituta daude. Protagonista beti berdina izaten da Nur bera eta lagun eta familia izan arren, ez dira Nurren liburu guztietan agertzen. Kasu honetan, bere lagunekin batera film eta banpiroen munduan egongo dira, hau da, horiek izango dira gai nagusiak.
Nur film bat egiteko gogo handiekin egongo da, beraz, bere lagunei kontatzerakoan beraiei ere gogoa sartuko die. Egun batean pentsatuko dute mugikorrarekin banpiroen film bat egitea eta oso ondo pasatuko dute. Ondorioz, banpiroen film baten platora joango dira film-en mundua hobeto ezagutzeko. Bertan, hainbat gauza interesgarri ikusiko dituzte, baina beste leku batera joateko tranpa bat ere botoi batean soilik kolpatuz. Nora eramango dute? Zer egongo da bertan? Banpiroak ikusiko dituzte?
Niri asko gustatu zait liburu hau, istorioa oso ondo egon arren, espero ez dituzun hainbat gauza agertzen direlako. Gainera, nire ustez Nur liburuak oso ondo kontatzen dituzte istorioak, idazle oso on bat idazten dituelako eta horrela gusturago irakurtzen da. Laburbilduz, liburua gomendatzen dut.
Nagore Cengotitabengoa 2017
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina