Nur eta banpiroen dantza



Nur eta banpiroen dantzaIzenburua: Nur eta banpiroen dantza.
Idazlea: Toti Martinez de Lezea.
Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak, S.L.
Ilustratzailea: Ivan Landa.
Bilduma: Nur.
Argitaletxea: Erein.
Argitalpen data: 2016

Nurri, nagusitan, zinemako antzezlea izatea gustatuko litzaioke. Oraintxe bertan hasi nahi du filmak grabatzen. Horregatik, lagunekin batera, banpiroen film labur bat egitea erabakiko du. Bere osaba Aritzek, badaki filmak editatzen eta berak lagunduko die.

Egun batean, Nur eta bere lagunak, benetako plato bat bisitatzera joango dira. Plato horretan, banpiroen film bat grabatzen arituko dira. Hau kasualitatea!

Inor konturatu gabe, kamerinoetara sartuko dira. Bertan, banpiroen antzera jantzi eta benetako antzezle bihurtuko dira. Banpiroen dantzaldia izango da, eta bertan egongo dira banpiro guztiak.

Nur, banpiro batekin dantzan ari dela, gela hartan dauden guztiak benetako antzezleak ez direla konturatuko da. Badaude benetako banpiroak ere!

Zer gertatuko da? Nola irtengo dira handik? Banpiroek kosk egingo diete?
       
            Niri liburu hau asko gustatu zait. Erraz irakurtzen da eta erakarri egiten zaitu. Gainera, banpiroak gustatzen baldin bazaizkizu, hau da zure liburua. Dibertigarria eta misteriotsua da istorioa. Nik liburu hau irakurtzea gomendatzen dut. Bildumako 13. liburua da, eta beste guztietan bezala istorio ikusgarri bat kontatzen da bertan.

 Maria Cobos. 2017.

Iruzkinak