Liburuaren izenburua: Nur eta herensugearen tenplua
Idazlea: Toti Martinez de Lezea
Ilustratzailea: Juan Luis Landa
Nur protagonista izango da.
Oraingo honetan, Nur eta bere gurasoak Txinara joatea erabakiko dute. Lagun berriak egingo ditu eta jolas-parkera joango dira Guo Guoren urtebetetzea ospatzeko. Guo Guo desagertu egingo dela konturatuko dira, eta haren bila hasiko dira, ate bat ikusiko dute eta sartzea erabakiko dute. Nur konturatuko da herensugearen tenplua dela, 8 ateak zeharkatuko dituzte proba bat eginez.
Nur eta bere lagunak Guo Guo topatuko dute?
Nire ustez, hasiera apur bat astuna da, baina gero polita dela iruditzen zait. Horrez gain, oso atsegina eta oso interesgarria dela uste dut. Bestalde, umeentzako liburu aproposa dela iruditzen zait. Liburu hau oso arin irakurtzen da eta gainera, oso erraza da ulertzeko. Irakurtzen jarraitzeko intriga ematen dizu.
Liburua irakurtzea gomendatzen dizut.
Aroa
2017/09/13
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina