Ahuntzak zuhaitzen gainean, baina zertarako?

Maroko hegoaldean zuhaitzen gainean ahuntzak agertu ohi dira, bertako hosto eta haziak jaten. Artikulu batean erakutsi dute animalia horiek zuhaitzaren haziak zabaltzeko bektore garrantzitsuak direla.

Argania spinosa espezieko arbolak dira eta ahuntzek hosto eta fruituak jaten dituzte bertan. Udazkenean, adibidez, egunaren hiru laurdenak zuhaitz gainean pasa ditzakete.

Zuhaitz horien egurra eta fruitua oso garrantzitsuak dira olioa egiteko. Beraz, ahuntzek, funtsezko rola betetzen dute landarearen kontserbazioan. 


Ahuntzak zuhaitzen gainean, baina zertarako?

Iturria: euskalnatura.net

Iruzkinak